Beatrice-elkarrizketa
ELKARRIZKETA
1. Zenbat urte dituzu?
11 urte ditut.
2. Non bizi zara?
Amaran bizi naiz.
3. Zenbat pertsona zarete etxean.?
Lau pertsona gara etxean.
4. Eskolara joatea gustatzen?
Batzuetan eskolara joatea gustatzen zait.
5. Zer egitea gustatzen zaizu gehien eta gutxien?
Lagunekin egotea da gehien gustatzen zaidana eta english-txiki da gutxien gustatzen zaidana.
6 Nola deitzen da zure tutorea?
Nire tutorea Eneko deitzen da.
7. Etxean animaliak izatea gustatuko litzaizuke?
Bai, katu bat izatea gustatuko litzaidake.
8.Zertan lan egiten du zure amak eta zure aitak?
Nire ama terminologoa da eta nire aita arkitektoa.
9. Etxeko lanetan zertan laguntzen duzu?
Janaria prestatzen, arropa tolesten...
10. Zer gustatzen zaizu zure denbora librean egitea?
Lagunekin eta familiarekin egotea gustatzen zait
11. Kirola egiten duzu? Zein?
Bai, kirola egiten dut: eskubaloia, euskaldantza...
12 Irakurtzea gustatzen zaizu?
Bai, asko gustatzen zait irakurtzea.
13 Zer izan nahi duzu nagusia zarenean?
Barne diseinatzailea izan nahi dut nagusia naizenean
14. Zein festa ospatzen dituzu etxean?
Gabonak eta inauteriak ospatzen ditugu.
15. Planak egiten dituzue lagunekin?
Bai, planak egiten ditugu: igerilekura joan...
16 Zer egiten duzu pozik egoteko?
Lagunekin eta familiarekin egotean pozten naiz
17. Zer egiten duzu triste zaudenean?
Irakurtzen dut triste nagoenean.
18. Zer gustatzen zaizu gehien?
Euskal dantza eta eskubaloia egitea gustatzen zait gehien.
19. Eta gutxien?
Mendira joatea da gutxien gustatzen zaidana.
20. Zer da gertatu zaizun gauzarik onena?
Eskoziara bidaian joatea.
21. Eta txarrena?
Igogailuan atera ezinik geratzea da gertatu zaidan gauzarik txarrena
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina