Gael deskribapena
Deskribapena
Nik deskribatuko dudan pertsona Koldo Galarza da.
Koldok Amara Berri ikastetxean ikasten du, 10 urte ditu eta martxoaren 13an egiten ditu urteak. Ile kizkurra eta marroia du. Ez da oso altua 1,35 cm inguru neurtzen ditu, besoak eta hankak normalak ditu. Azalez nahiko txuria da baina udan moreno jartzen da.
Berritsua da, eta oso lagunkorra. Besteei ongi sentiarazten die. Oso alaia da eta triste zaudenean ongi sentiarazten zaitu. Buruz azkarra da eta animaliei buruz asko daki. Lagun asko ditu eta ni horietako bat naiz.
Normalean mauka motzeko kamiseta, praka luzeak eta jertse urdina eramaten ditu. Hotza egitenduenean, beroki urdin bat janzten du normalean.
Futbola gustatzen zaio, saskibaloia ere bai baina benrtan gustatzen zaiona animaliak dira. Bere animali gustokoena olagarroa, sugea eta marrazoa dira.
Duela gutxi lagun ezkutua egin genuen eta nik, Koldok, Akirak, Arnauk, Unaik eta Oierrek parte hartu genuen. Niri Koldori oparitzea tokatu zitzaidan, bi boligrafo borrable Legami markiakoak eta 0.7ko minak oparitu nizkion. Beste gauza bat oparitu nahi nion baina estutxerako beste gauza bat nahi zuen.
Koldo nire lagun onena da.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina